Lorpenak gehitzen

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 12a, 10:00
Espainiko taldea, partida amaitutakoan.

Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak hirugarren garaipena lortu zuen atzo Georgian, Serbiako taldearen kontra. Gaur Mexiko izango dute aurkari, 14:00etatik aurrera.

Hirugarren jardunaldia eta hirugarren garaipena. Atzo Serbiari gailendu zitzaion Amenabarreko Eneko Goenaga zarauztarraren eta Mikel Amilibia oriotarraren taldea, Espainiakoa, Georgian jokatzen ari diren jubenil mailako munduko txapelketan. 29-28 egin zuten, eta horietatik bina gol sartu zituzten Amilibiak eta Goenagak.

Gaur izango dute hurrengo partida, Mexikoko selekzioaren kontra. 14:00etan hasiko da partida, eta zuzenean ikusteko aukera izango da esteka honetan.

Erlazionatuak

Bitik bi

Zarauzko Hitza 2017 abu 09 Zarautz