Ehunka lagunek egin dute bat Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak egindako deialdiarekin. Herriko askotariko festa batzordeetako ordezkariak buruan, protesta zaratsua egin dute herrian zehar, festetarako baldintza duinak eskatuz.