Mexiko ere mendean hartu dute

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 12a, 19:01
Espainiako taldea, Mexikoren kontrako partidan.

Gaur jokatu du Mikel Amilibia oriotarraren eta Eneko Goenaga zarauztarraren taldeak Mexikoren kontra, jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketan, Georgian.

Espainiako taldeak alde handiarekin irabazi dio Mexikori, 33-18 eginda. Oraingoan ere, bina gol sartu dituzte Amenabar taldeko bi jokalariek.

Egun bateko deskantsuaren ondoren, astelehenean izango dute hurrengo partida. Hain zuzen ere, taldekako faseko azken izango da. 12:00etan izango da, Esloveniaren kontra. Lotura honetan jarraitu ahalko da norgehiagoka zuzenean.

Erlazionatuak

Lorpenak gehitzen

Zarauzko Hitza 2017 abu 12 Zarautz