Irristaketak hartuko du malekoia hilaren 15ean

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 13a, 11:19
Irristaketa taldeen topaketa, Zinema pilotalekuan.

Erakustaldiaz gain, haurrei zuzendutako saioa nahiz masterclass-a ere izango da, 18:00etatik aurrera.

Zarauzko Jaiak eta Ekitaldiak antolatuta, irristaketa libre erakustaldia izango da hilaren 15ean, datorren asteartean, itsas pasealekuan. Zarautz Irristaketa zein Skate Pro taldeek eskainiko dute, eta saltoak, derrapatzeak zei slalom-a nola egiten duten ikusteko aukera izango da.

Era berean, umeentzako patin abentura ekitaldia ere izango da. Aldi berean, slalom eta derrapatze ikastaroa ere eskainiko dute, doan. 18:00etatik aurrera izango da hori guztia.