Irailaren 2an ospatuko dute Euskaraz Bizi eguna

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 13a, 15:42
XXXIII. Herri Bazkaria izango da egun horretan.

10. urtez ospatuko dute aurten Euskaraz Bizi eguna, Hamaika egitera goaz lelopean. Urtero legez, Euskal Jai eguna baino astebete lehenago izango da: irailaren 2an, larunbatean. Ohi bezala, herri bazkaria izango da eguneko ekitaldi nagusia, aurten 33.a. Aurrez, XXI. herri lasterketa jokatuko dute.

10:15etik hasita eman ahalko da izena lasterketarako; 6 euro kostako da. 11:00etan izango da lasterketa, eta 14:30ean bazkaria.

Bazkarirako txartelak, berriz, abuztuaren 25ean jarriko dituzte salgai, Musika plazan, 18:30etik aurrera. Zarauzko EHEtik jakinarazi dute salmeta ez dela mugatua izango. Helduentzat txartel bakoitza 13 euro kostako da eta haurrena, berriz, 8 euro. Zapiak emango dituzte opari.