Aste Nagusia 2017

Bihar hasiko da Aste Nagusia

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 13a, 19:02
Iazko txupinazoko irudi bat.

Astebetez, kultura zein kirol jardunaldiak eta bestelako ekitaldiak nagusituko dira herrian. Bihar eguerdian botako dute Aste Nagusiko suziria, jaie hasiera emateko. Buruhandiek, erraldoiek zien Galzarra txarangak girotuko dute ekitaldia.

Bihartik hasi eta datorren igandera bitartean, askotariko jardunaldiak izango dira, tartean, kontzertu ugari Dama pareko oholtzan, estropadak, su artifizialak eta Sahara Gara ekimena. Bihar 12:00etan botako dute txupinazoa eta astebetez festa giroa izango da herrian.

Hona hemen datozen egunotako egitaraua:

Astelehena, abuztuaren 14a. Ama Birjinaren bezpera

  • 12:00. Suziriak, jaiei hasiera emateko, buruhandi, erraldoi eta Galzarra txarangaren laguntzarekin, Lege Zaharren enparantzan.
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin, Lege Zaharren enparantzan.
  • 19:30. Dantzaldia Alaiki taldearen eskutik, Musika plazan.
  • 20:00. Schola Cantorumek abestutako salbea, Santa Maria Real parrokian.

Asteartea, abuztuaren 15a. Ama Birjinaren eguna

Asteazkena, abuztuaren 16a. Ama Birjinaren eguna

  • 12:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 
  • 18:30. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 20:00. Go!azen musika ikuskizuna, Daman.
  • 23:00. Su artifizialak.
  • Ondoren, dantzaldia Ilargi Beltza taldearen eskutik, Musika plazan.

Osteguna, abuztuaren 17a

  • 16:30. Gazteentzako gunea (9-14 urte bitartekoentzat), Lege Zaharren enparantzan.
  • 18:30. Bolaluma, txotxongilo eta antzerki emanaldia, Musika plazan.
  • 22:30. La Guardia eta Javier Ojedaren kontzertua, Daman.

Ostirala, abuztuaren 18a.

  • 09:00. Nekazaritza ekologikoaren Zarauzko XXI. Azoka, Gipuzkoako Biolurren eskutik. 
  • 23:00. Zea Mays taldearen kontzertua, Daman.

Larunbata, abuztuaren 19a.

  • 12:00. Estropadak: VIII. Zarautz Arraun Elkartea Ikurriña (KAE 1 Liga)
  • 17:00. Estropadetako gune ludikoa Musika plazan.
  • 18:00. Estropadak: Zarauzko IX. Ikurriña (Euskotren Liga)
  • Jarraian, estropadak: Zarauzko XL. Ikurriña (Eusko Label Liga)
  • 22:30. Golden Apple Quartet taldearen emanaldia.

Igandea, abuztuaren 20a.

  • 11:00. Estropadetako gune ludikoa Musika plazan.
  • 12:00. Estropadak: Zarauzko IV. Ikurriña (Euskotren Liga)
  • Jarraian, estropadak: Zarauzko XL. Ikurriña (Eusko Label Liga)
  • 18:00. Sahara Gara ekimenaren barruan, Sahararen aldeko gunea eta haur jolasak.
  • 19:30. Tribute taldearen emanaldia, Musika plazan.
  • 22:30. Vendetta taldearen kontzertua, Sahara Gara ekimenaren barruan, Daman.