Ekhiñe Eizagirreren epaiketara joateko autobusa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 15a, 12:30
Irailaren 6an eta 7an izango da zarauztarraren aurkako epaiketa.

Irailaren 6an eta 7an izango da Ekhiñe Eizagirre eta beste bost lagunen kontrako epaiketa, Parisen. Hari elkartasuna adierazteko asmoarekin, autobusak antolatu dituzte Parisera joateko. Bertaratu nahi dutenek Arrano tabernan eman ahalko dute izena, abuztuaren 30era bitartean.