Irudietan: Hasi dute irristaketa erakustaldia

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 15a, 19:37

Aste Nagusiko egitarauaren barruan, irristaketa erakustaldia ari dira eskaintzen malekoian. Zarauzko Irristaketa sailak eta Pro Skate taldeak antolatu dute eta jende ugari gerturatu da ikuskizunaz gozatzera, Ama Birjinaren egunez. Eguraldi txarragatik, ordubete beranduago hasi da ekitaldia, eta erakustaldiaz gain, umeentzako patin abenturak eta slalom zein derrapatze ikastaroak ere egingo dituzte.

Erlazionatuak