Aste Nagusia 2017

Bengoetxea eta Albisu, Zarautz Hiriako finalera

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 16a, 11:00
Bengoetxea, lehen planoan, Zarautz Hiria txapelketaren aurkezpenean.

Atzo jokatu zuten Zarautz Hiria esku pilota txapelketako lehenbiziko finalaurrekoa, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, andramaixen barruan. Bengoetxea-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek neurtu zituzten indarrak, eta lehenbiziko bikotea nagusitu zen, 22-15 emaitzarekin. Hurrengo finalaurrekoa hilaren 18an, ostiralean, jokatuko dute Olaizola II.a-Imaz eta Iribarria-Zabaleta bikoteek, Aritzbatalde pilotalekuan, Aste Nagusiaren barruan. Bikote irabazleak atzoko txapeldunak izango ditu aurrez aurre hilaren 20ko, igandeko, partidan.