Aste Nagusia 2017

Gaztetxoentzako gunea atonduko dute bihar, jolas berriekin

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 16a, 18:30
Gira bolak eta beste hainbat jolas egongo dira erabilgarri Lege Zaharren enparantzan.

9 eta 14 urte bitarteko gazteek gira bolekin aritzeko aukera izango dute, 16.30etatik 19.30 bitartean, Lege Zaharren enparantzan.

Zarauzko Aste Nagusiaren barruan eta Gaztedi sailak antolatuta, gaztetxoen gunea atonduko dute bihar Lege Zaharren enparantzan. Hainbat jolas eta jarduera izango dira bertan, besteak beste, 9 eta 14 urte bitarteko gazteentzat jolas berri bat: Bubble Trouble edo gira bolak. 16.30etatik 19.30etara egongo dira erabilgarri horiek eta baita beste hainbat jolas ere. Euria eginez gero, Gaztelekuko frontoian egingo dituzte jolasak.