Bazkarirako txartelen dirua eskuratu ahalko da bihar ere

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 18a, 16:00

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festa batzordeak bihar Azken Portuko bidegorrian postua jarriko du nahi duenari herri bazkarirako txartelen dirua itzultzeko eta azken elastikoak saltzeko. 13:00etatik 14:00etara egongo dira bertan.