Estropadak medio, N-634 errepidea itxiko dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 18a, 16:19
Iazko estropadetako irudi bat.

Larunbat arratsaldean nahiz igande eguerdian hainbat aldaketa izango dira zirkulazioan.

Bost estropada jokatuko dituzte asteburuan, udalerriko uretan. Larunbat eguerdian, KAE 1 Ligako VIII.Zarautz Arraun Elkatea Ikurriña izango dute jokoan, eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Euskotren Ligako Zarauzko IX. Ikurriñako nahiz Eusko Label Ligako Zarauzko XL. Ikurriñako lehenbiziko jardunaldiak. Igandea, bi liga horietako bigarren jardunaldiak izango dira, eguerditik aurrera.

Hori dela eta, N-634 errepidea itxita egongo da zenbait unetan, Getaria eta Zarautz artean. Hona hemen xehetasunak:

Abuztuaren 19a, larunbata:
17:00etan, trafikoa moztuko dute Zarautzen eta Getarian, hesiak muntatzeko.
17:30ean, errepidea irekiko dute, eta txandakako trafikoa jarriko dute, bi noranzkoetan.
19:30ean, estropada bukatzen denean, trafikoa moztuko dute Zarautzen eta Getarian.
20:00ean, errepidea irekiko dute.

Abuztuaren 20a, igandea:
10:35ean, trafikoa moztuko dute Zarautzen eta Getarian, hesiak muntatzeko.
10:50ean, bidea irekiko dute Zarauztik Getariara joateko. Getariatik Zarautzera joan nahi dutenek Meagatik egin beharko dute (ibilgailu baimenduak eta autobusak izan ezik).
13:40ean, estropada bukatzen denean, trafikoa moztuko dute Zarautzen eta Getarian.
14:00etan, errepidea irekiko dute.

Erlazionatuak