Zabaleta eta Iribarria sailkatu dira Zarautz Hiriako finalerako

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 19a, 10:00
Zabaleta, partidako une batean. (Asegarce)

Asteartean, Azkoitian gailendu ziren Bengoetxea eta Albisuk badituzte iganderako aurkariak: Zabaleta eta Iribarria. Atzo nagusitu ziren Aspeko pilotariak, Zarautz Hiria txapelketako bigarren finalaurrekoan,  Olaizola II.a eta Imazen kontra, 22-14 eginda. Aritzbatalde pilotalekuan jokatu zuten eta jende andana bildu zen partida zuzenean ikusteko. Final handia bihar izango da, leku berean, 17:00etatik aurrera.