Aste Nagusia 2017

Zea Maysek ere jende andana batu du

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 19a, 11:05

Aste Nagusiko egitarauaren barruan, atzo gauean eskaini zuen Zea Mays taldeak kontzertua, Damako oholtzan. Aurreko egunetan bezala, jende ugari bildu zen. Abesti eta abesti tartean, aldarrikapenerako tartea ere hartu zuen Aiora Renteria abeslariak. Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festetan gertatutakoari erreferentzia eginez, adierazi zuen halako mugekin ezin dela kontzerturik eskaini. Era berean, Putzuzulo gaztetxea zaintzeko eskatu zuen, "altxor izugarria" delako.