Aste Nagusia 2017

Oriok nagusitasunez irabazi du Zarauzko XL. Estropadako lehen saioa

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 19a, 20:52
Orioko trainerua (Eusko Label Liga)

Zarauzko XL. Estropadako lehenbiziko jardunaldian, hasieratik aurrean jarri da, nahikoa tartea ateraz Urdaibairi. Bihar jokatuko dute bigarren jardunaldia.

Emakumezkoen ondoren, gizonezkoen txanda heldu da. Eusko Label Ligako 13. jardunaldian Orio nagusitasunez gailendu da. Zarauzko XL. Estropadako lehenbiziko jardunaldian, hasieratik aurrean jarri da, nahikoa tartea ateraz Urdaibairi. Horrek eta Hondarribiak lehia estua izan dute, segundu gutxitako tartea izanik zenbait unetan. Azken momendutan, olatu baten laguntzarekin, bigarren sailkatu dira bermeotarrak. Hona hemen gaurko sailkapena:

  1. Orio 20:21,52
  2. Urdaibai 20:36,90
  3. Hondarribia 20:40,76
  4. Zierbena 21:07,88
  5. Kaiku 21:14,42
  6. San Juan 21:27,30
  7. San Pedro 21:29,12
  8. Astillero 21:36,28
  9. Ares 21:40,56
  10. Ondarroa 21:44,84
  11. Tiran 21:49,88
  12. Cabo 22:03,78

Bihar 12:00etatik aurrera jokatuko dituzte Euskotren Ligako Zarauzko IX. Ikurriñako nahiz Eusko Label Ligako Zarauzko XL. Estropadako bigarren jardunaldiak.