Frantzia aurrez aurre azken partidan

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 20a, 10:07
Kroazia eta Espainiako taldeen arteko partidako une bat.

Kroazioako taldeari irabazita, gaur Frantziakoaren kontra jokatuko du azken partida Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak.

Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketa azken txanpara heltzen ari da. Gaur jokatuko dute finala, 16:00etan, eta bi talde indartsu izango dira nor baino nor: Espainiakoa eta Frantziakoa. Amenabarreko jokalari Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak, atzo lortu zuen finalerako txartela, Kroazia mendean hartuta. Partida estua izan bazen ere, 26-22 gailendu ziren Espainiako taldekoak. Kasu honetan, Goenagak eta Amilibiak ez zuten golik markatu.

Horren ondoren, gaur jokatuko dute azken partida, Frantziaren kontra. 16:00etan hasiko da eta, ohi bezala, zuzenean jarraitu ahalko da lotura honetan.

 

Erlazionatuak

Finalaurrekoetara, indartsu

Zarauzko Hitza 2017 abu 18 Zarautz