Aste Nagusia 2017

Oriok irabazi du Zarauzko XL. Estropada

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 20a, 14:58

Gaurko jardunaldian bigarren egin dute oriotarrek, baina lehenbiziko saioko puntuak batuta, haientzat izan da bandera.

 ‘Zenbat segundura?’, ‘Hamabi?’, ‘Hamazazpi?', 'Urdaibai eta Orio parez pare’, 'Hau da hau sufrimendua’… zioten eguerdian Alle Punta inguruan bildu diren Orio arraun taldearen jarraitzaileek. ‘Bideofinish-ak dio Orio izan dela bigarren’ argitu du irratia entzuten ari zen gizonezko batek. Orduan lasaitu dira tentsioak, eta ‘Aupa Orio’ oihuak nagusitu dira.

Oriotarrak bigarren egin dute Zarauzko XL. Estropadako bigarren jardunaldian, baina haiek eraman dute ikurriña, atzoko jardunaldiko puntuak gaurkoari batuta. 11. aldia da bandera hori irabazten dutena, azkena 2010ean. Hondarribiak irabazi du gaurko estropada, eta Oriorekin orpoz orpo ibili diren bermeotarrek egin dute hirugarren. Hona hemen bigarren jardunaldiko sailkapena:

  1. Hondarribia 20:14,20
  2. Orio 20:28,86
  3. Urdaibai 20:29,14
  4. Kaiku 20:45,44
  5. San Juan 20:52,80
  6. Tiran 20:56,54
  7. Cabo 20:56,86
  8. Ares 20:58,18
  9. San Pedro 21:01,54
  10. Ondarroa 21:08,96
  11. Zierbena 21:15,98
  12. Astillero 22:05,00