Zinema pilotalekua txukuntzen hasi dira

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 22a, 13:19
zinema pilotalekua txukuntzen hasi dira.

Udalak, Gaztelekuko teilatu berria ezarri ostean, Zinema pilotalekuaren barrualdea txukuntzeko lanei ekin die. Besteak beste, aurreko estalduren erruz sortutako itoginek eragindako hezetasun orbainak margotuko dituzte, frontoiko goi-sarean pilatutako zaborra erretiratuko dute eta fatxadan hautsita dauden kristalak berrituko dituzte hilabete honetan.