Euskal Astea 2017

Euskal Asteko egitaraua, ikusgai

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 24a, 10:00
Iazko Euskal Jai eguneko irudi bat.

Irailaren 1etik 9ra ospatuko dute zarauztarrek nahiz bisitariek Euskal Astea. Horren barruan, askotariko ekitaldiak izango dira, besteak beste, Euskaraz Bizi eguna irailaren 2an; Haurren Euskal Jai eguna irailaren 3an; herriko taldeen emanaldi berezia, irailaren 5ean eta festa nagusia, Euskal Jai eguna, irailaren 9an. Ikusi egitaraua atxikitako dokumentuan.