Hainbat partida jokatuko dituzte Amenabar eta Aialak egunotan

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 24a, 15:28
Aiala eta Garlanen arteko partida bateko irudia.

Datozen egunetan hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte eskubaloiko emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek: gaur Torrelavegako taldearen kontra jokatuko du Amenabarrek, 20:00etan; etzi, larunbatean, Aialak Euskadiko Kopako partida izango du Muskizen kontra, 17:00etatik aurrera, eta Amenabarrek, berriz, Benidormen kontrako arituko da, 19:00etatik hasita.

Bestalde, Zarauzko Eskubaloi atalak 2005ean jaio direnei kirol hori praktikatzeko deia egin die denboraldi berrian. Horretarako, bi hitzordu prestatu ditu datorren irailaren 2rako: neskak 10:00etan elkartuko dira eta mutilak ordubete geroago, 11:00etan, Antoniano kiroldegian. Interesa dutenek eskubaloian jokatzeko arroparekin joan beharko dute.