EAJren ekitaldi politikoa, irailaren 1ean

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 24a, 12:26
Iaz bezala, Joakin Landak aurkeztuko du ekitaldia.

Urtero legez, ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldia antolatu du EAJk. Irailaren 1ean izango da,  19:30ean, itsas pasealekuan, Eguzki Loren parean. Joakin Landa Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidenteak aurkeztuko du ekitaldia, eta ondoren Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza.