2.600 euro bildu dituzte Sahara Gara festarekin

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 24a, 13:26
Sahara Gara festan txosna jarri zuen Saharautzek

Igandean ospatu zuten Sahara Gara elkartasun festa Dama parean, eta horri esker Saharautz elkarteak 2.680,70 euro bildu ditu. Saharautz elkarteak eskerrak eman dizkie "modu batera edo bestera" lagundu duten herritarrei, erakundeei zein enpresei. Jakinarazi dute saharar errefuxiatuen kanpamenduetan elkarteak dituen egitasmoetara bideratuko dutela bildutako dirua.

Erlazionatuak