Jon Gisasolak irabazi du Euskadiko Kintopeko Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 26a, 10:33
Gisasola 100 kiloko zilindro zaharra jasotzen.

Xabat Olaizola zarauztarrak bigarren egin zuen atzo Lege Zaharren enparantzan jokatutako 21 urtez azpiko harri jasotze txapelketan.

Jende ugari bildu zen atzo Lege Zaharren enparantzan, Euskadiko Kintopeko Txapelketan. 21 urtez azpiko hiru harri jasotzaile lehiatu ziren bertan: Xabat Olaizola zarauztarra, Iñigo Solozabal elorriotarra eta Jon Gisasola mallabiarra. Azken hori nagusitu zen, 50 jasoaldi eginda. 33 aldiz altxa zuen 100 kiloko zilindro zaharra, eta 17 aldiz pisu bereko kubikoa. 

Zarauztarrak mallabiarra baino 2 jasoaldi gutxiago egin zituen, 48 guztira: 29 zilindroarekin eta 19 kubikoarekin. Hala, txapeldunorde izan zen. Gisasolak eta Olaizolak bigarren aldia zuten Euskadiko Kintopeko Txapelketan parte hartzen zutena.

Solosabal hasiberriak atzo debutatu zuen txapelketa horretan, eta 18 altxaldi egin zituen elorriotarrak: 13 aldiz jaso zuen zilindroa eta 5 aldiz kubikoa.