Herritar nahiz bisitari ugari bildu dira gaur eguerdian Lege Zaharren enparantzan, Txakolin eguna ospatzeko. Txakolina dastatzen hasi aurretik, ohi bezala, udalak omenaldia egin dio Basobeltz baserriko Milagros Arrojeriari. Hain zuzen ere, aurten merkatuko emakume baserritarrek egiten duten lana aitortu nahi izan dute, eta Arrojeriak jaso du banda, bere kide guztien izenean. Guztiei eskerrak eman dizkie Arrojeriak.
Iazko txakolinarekin topa egin ondoren, Jalgi dantza taldeak Txakolin dantza eskaini du, txistularien laguntzarekin, eta Sebastian Lizasok nahiz Andoni Egañak bertsoak. Bertaratu direnek 23 upategietako txakolina dastatzen zuten bitartean, harri jasotze erakustaldia eskaini dute.