Hainbat kale urez gainezka

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 30a, 18:33

Arratsaldeko euri zaparraden ondorioz, hainbat kale urez bete dira, ibilgailuen zirkulazioa oztopatuz.

Xabier Txurruka Zarauzko alkateak twitter bidez adierazi du 10 minutuan 8,3 litro euri ur pilatu direla metro koadroko. Euskalmetek ordubetean metro koadroko 29,7 litro bildu direla jakinarazi du.Ondorioz, hainbat eta hainbat gune urez gainezka, Herrikobarra, Vista Alegre eta Zelai Ondoko azpiko pasabidea, esaterako.

Horren aurrean, udala egoera konpontzeko lanean ari da, besteak beste, ura xurgatzeko bonbekin. Hainbat kale ere itxita daude lan horiek egin bitartean, horien arte, trenbidearen azpiko bi pasabideak. Hori dela eta, zirkulazioa Lanpardo eta Iritatik desbideratzen ari dira. Udalak kontuz gidatzeko eta Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta suhiltzaileen esanei kasu emateko eskatu die herritarrei. 

Erlazionatuak

Bideoa: Kaleak urez beteta

Zarauzko Hitza 2017 abu 30 Zarautz