Donostiako 65. Zinemaldirako hiru aste eskas falta direla, euskal zinemak aurten jaialdian izango duen lekuaren berri eman dute antolatzaileek. Denera, Euskal Herrian ekoitzitako hamalau pelikula izango dira, eta horietatik zortzi izango dira euskarazkoak. Telmo Esnalen Dantza, ordea, ez dute botako jaialdian. Postprodukzio fasean dago, eta Glocal in Progress sail berrian lehiatuko da, ekoizle, banatzaile eta bestelako zinema profesionalen aurrean erakutsi ostean —Europako hizkuntza ez-hegemonikoetan sortutako zinema bultzatzeko sortu dute Glocal in Progress programa aurten—.
Zinemaldian ikusi ahalko diren euskarazko zazpi filmen izenen artean aurkitzen da Handia. Moriarti taldeko Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako film horretak hainbat irudi eskualdean grabatu zituzten, Zarautzen, esaterako. Era berean, Iñigo Azpitarte da aktoreetako bat.
Zinemaldian bertan estreinatu da Handia, beste zazpi lan bezala, eta zazpi horiek lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko. Horietako bi Sail Ofizialean ere lehiatuko dira, tartean, Handia.