Euskal Astea 2017

Ekaitz Goikoetxeak irabazi ditu Basarri lehiaketako lehen bi sariak

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 31a, 17:23
Ekaitz Goikoetxea.

Azken puntua bertso-sortagatik izan da garailea, eta Zer egin dizu bizitzak? lanagatik jasoko du bigarren saria.

Hirugarren urtez segidan, Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak irabazi ditu Basarri bertsopaper lehiaketa lehen eta bigarren sariak. Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Unai Mendizabal epaimahaikideek aho batez erabaki dute Goikoetxea saritzea.

Lehen saria Azken puntua bertso-sortari esker lortu du. Zortzi bertsook pertsona gaixo batek sentitzen duena kontatzen dute. Bigarren saria, berriz, Zer egin dizu bizitzak? lanagatik. Suizidioari buruzkoak dira bertso horiek.

Bihar izango da sari banaketa, Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariko finalaren barruan, Modelon, 22:00etan.