EAJk herrian abiatu du ikasturte politikoa

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 2a, 09:12
Joseba Egibarren hitzaldia, Antoniano kiroldegian (Aritz Mutiozabal).

Ikasturte politikoaren hasierako ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean EAJk. Hasiera batean malekoian egitekoak baziren ere, Antoniako kiroldegiko kantxara lekualdatu zuten eguraldiagatik. Ekitaldian hartu zuten hitza Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidente Joakin Landak, Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek eta Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek.