Euskal Astea 2017

Idoia Besada eta Xabier Artola bikoteak irabazi du Binakako Dantza Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 2a, 09:51
Idoia Besada pasaitarra eta Xabier Artola irurarra (Aritz Mutiozabal).

Bikote Gazteen Txapelketaren ondoren, 16 urtetik gorakoena jokatu zen atzo Modelo aretoan.

Bederatzi bikotek hartu zuten parte lehian, eta hauek ere bi fandago eta arin-arin bat dantzatu behar izan zuten oholtza gainean. Idoia Besada pasaitarra eta Xabier Artola irurarra izan ziren garaile.

Sailkapena

1. Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura)

2. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia)

3. Ane Urruzola (Lezo) eta Iker Sanz (Lezo)

4. Saio Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)

 

Jantzi dotoreenaren saria

Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura)

Erlazionatuak