Bandtzaldiak dantzan jarri ditu herritarrak

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 3a, 10:36

Erromeria berezia egin zuten atzo arratsaldean Lege Zaharren enparantzan, Euskal Astearen barruan. AIKO taldeako musikari eta dantza irakasleek Bandtzaldia ikuskizuna eskaini zuen, Zarauzko Musika Bandarekin elkarlanean. Emanaldiak publikoaren parte hartzea zuen helburu, eta herritar ugari bertaratu zituen. Asko izan ziren plazara irten zirenak dantzan egitera.