V. Salome Campos igeriketa zeharkaldia jokatu zuten atzo Bermeon (Bizkaia), eta Urola Kostako hainbat kirolarik emaitza onak lortu zituzten proba horretan. 5.000 metroko kategorian, Nerea Murua zarauztarra izan zen azkarrena, 1:13:34 denbora eginda. Bigarren postuan, berriz, Leire Zeziaga azpeitiarra sailkatu zen, 1:14:42 denbora eginda. Gizonetan, Nikolas Illarramendi zarauztarrak hirugarren postua eskuratu zuen, 1:03:06 denborekin. 1.500 metroko kategorian ere eskualdeko kirolari bat lehen hiru sailkatuen artean izan zen; Orioko Adriana Campo (20:57).