Euskal Astea 2017

Irudietan: 'Gerezi garaiak' ikuskizuna

Eguraldia lagun, Lege Zaharren enparantzan eskaini zuten atzo iluntzean Gerezi garaiak ikuskizuna, Euskal Astearen barruan. Montetxio abesbatzak, Alproja antzerki taldeak, Jalgi dantza taldeak, Goizeko Ihintza txistulari taldeak, Aratz Olaizolak, Olatz Leturiagak, Mattin Ostolazak, Aitor Amilibiak, Eneritz Aulestiak eta Ainhoa Garayarrek, Arranoko saltsa taldeak, Motxian bertso eskolak, Jesus Mari Olaizola Txiliku-k eta Mitxel Gorrotxategik hartu zuten parte bertan, besteak beste. Jende ugari bildu zuen ikuskizunak.