Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 7a, 11:13

Zarauzko Gure Esku Dagok Kataluniako erreferenduma eta demokrazia babesteko deia egin die herritarrei, eta Diadarekin bat eginez, elkarretaratzea egingo dute datorren astelehenean (hilaren 11n), 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan. Argazki jendetsua aterako dute amaieran.