Bosgarren Kontxako Bandera Gorka Aranberrirentzat

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 10a, 13:58
Orioko arraunlariei harrera egin diete zaleek Donostiako portuan. (Karkara)

Oriok eraman du Kontxako Bandera, 10 urte eta gero. Patroi zarauztarrak arraunlariek egindako lana aitortu du, hunkituta.

Hamar urteren ondoren, Oriok irabazi du Kontxako Bandera. Lehia estuaren ondoren, 24 segunduko aldea atera dio Urdaibairi gaurko jardunaldian eta hala eskuratu dute oriotarrek 32. bandera, Gorka Aranberri patroi zarauztarrarentzat bosgarrena. Arraunlariek egindako lana goraipatu du Araberrik hunkituta. Jendetza bildu da Donostiako portuko arranplan horiz jantzita. Aranberriz gain, beste bi zarauztar ere badaude Orion: Jon Albizu eta Bersaitz Azkue. Albizu da, hain zuzen ere, Oriok azkenekoz Kontxako Bandera irabazi zuenetik Orioko traineruan arraunean jarraitzen duen arraunlari bakarra.

Itsaso txarra eta haize gogorra izanik, zailtasunak izan dituzte arraunlariak gaurko jardunaldian baina oriotarrek aprobetxatzen jakin dituzte olatuak. San Nikolas traineruak eta Urdaibaik hasieratik utzi dituzte atzean Kaiku eta Hondarribia; hirugarren egin du Kaikuk, eta laugarren Hondarribiak.

Hona hemen Donostiako 122. Banderako sailkapen orokorra:

    1. Orio 40:43,02
    2. Urdaibai 40:57,52
    3. Kaiku 41:54,26
    4. Hondarribia 41:57,58
    5. San Juan 43:23,22
    6. Zierbena 43:30,64
    7. Donostiarra 43:32,54
    8. Tiran 43:41,94

19:30ean egingo diete harrera arraunlariei Orioko udaletxean.