Usoa Ostolaza eta Jon Unanue hirugarrenak Sestaoko triatloian

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 10a, 17:31
Jon Unanue Getariako triatloian.

Gaur goizean jokatu dute Sestaoko IV. Triatloia. Euskadiko txapelketa ere izan da. Joanes Goitisolo gernikarra eta Helene Alberdi zumaiarra nagusitu dira. Usoa Ostolaza eta Jon Unanue zarauztarrek hirugarren egin dute, eta Ignacio Tanco eta Grace Musgrovek bigarren.