Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatuko dute Errementari filma. Paul Urkijoren lehen film luzeak Jose Migel Barandiaran antropologoak XX. mendearen hasieran idatzitako Patxi Errementaria ipuin mitologikoa du oinarrian, eta, besteak beste, Maite Bastos aktore zarauztarrak hartu du parte bertan. Jaialdia urriaren 5etik 25era izango da.