Beste urte batez, Artezaleak elkarteak antzerki tailerra antolatu du haur, gazte eta helduentzat, udalak babestuta. Patxi Santamaria aktorearen eskutik, urrian hasiko dute ikastaroa eta maiatzera arte iraungo du. Interesa dutenek Ebro Etxean eman dezakete izena. Harremanetarako bertara jo daiteke, 943-835568 telefonora deituta edota artezaleakzarautz@gmail.com helbidera idatzita.