Atzerritartasunari buruzko saio informatiboa, ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 12a, 11:20

18:00etan izango da, Etxezabalan.

Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzarekin elkarlanean, atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du. Bertan, Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko abokatuek paperak lortzeko zer egin behar den azalduko dute, eta horren inguruko bestelako zalantzak argitu, besteak beste, familia berriz batzeko prozedura zein den eta nazionalitatea lortzeko izapideen nondik norakoez ariko dira.

Hitzaldia Etxezabalan izango da, ostegunean, 18:00etatik aurrera, eta atzerritarrei nahiz horiekin harremanetan duenei zuzenduta egongo da.