‘Baal’ filma izango da ikusgai, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 12a, 17:33

Volker Schlöndorffen zinemagilearen inguruko Jatorrira itzuliz, zinemagintzatik argazkigintzara erakusketa eta zinema zikloa abiatu dute Photomuseumen. Horren barruan, bihar (irailaren 13an) Baal filma eskainiko dute, 18:00etan. Bertolt Brecht idazlearen lehen lan dramatikoaren egokitzapena da, eta nabarmentzekoa da Rainer Wernerrek bertan eginiko lana.