Ostegunean ekingo diete berriz ere Sanz Eneako literatur solasaldiei

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 13a, 12:02
Amelie Nothomben 'Acido sulfurico' liburuaren azala

Irakurketa txokoko lehenbiziko saioa irailaren 20an izango da, eta gazteentzako klubaren aurkezpena, berriz, urriaren 17an.

Bueltan dira berriz ere Sanz Eneako literatur solasaldiak. Hain zuzen ere, bihar, hilaren 14ean, egingo dute lehenbizikoa. Bertan, Amelie Nothomben Acido sulfurico lana izango dute hizpide parte hartzaileek Clotilde Gonzalezen gidaritzapean, gaztelaniaz. 18:30etik 20:00etara izango da saio hori.

Irailaren 28an, berriz, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron liburuaz ariko dira Danele Sarriugarterekin batera, euskaraz. Ordu berean izango da. Interesa dutenek liburuak nahiz egileen nahiz obraren inguruko dossierrak eskuragarri dituzte helduen liburutegian.

Haurrentzat hitzorduak

Irakurketa txokoko ikasturteko lehenbiziko saioa, berriz, irailaren 20an izango da. 3-6 urte bitarteko haurrrei dago zuzenduta, eta baita haren guraso edota hezitzaileei. 17:30ean hasiko da eta Miriam Mendozak zuzenduko du.

Era berean, gazteentzako irakurketa klubaren aurkezpen saioa egingo dute urriaren 17an.  5. eta 6. mailakoei zuzendatua dago talde hori, eta helburua da irakurzaletasuna bultzatzea adin tarte horretan. Ohi bezala, Ibai Ferrerak gidatuko ditu saioak urritik aurrera, 17:30etik aurrera. Informazio zabalagoa Kultura sailaren atarian dago eskuragarri.