Emakume bat hil da hondartzan

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 13a, 16:52

Surflariek 60 urteko emakume bat atera dute uretatik 15:15ean, Muskaria parean. Suspertzen ahalegindu badira ere, ez dute lortu eta zendu egin da. Ertzainak eta udaltzainak bertan izan dira une horretan.