Udaltzaingorako sei agente plaza betetzeko lan eskaintza publikoa egin du udalak

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 18a, 09:00
Zarauzko Udaltzaingoaren auto bat.

Zarauzko Udalak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bitartez, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako sei agente plaza betetzeko lan eskaintza egin du. Oinarriak www.arkauteakademia.eus webgunean daude eskuragarri, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 1ean bukatuko da.