AEAren aldeko elkartasun festa egin dute gaur, Zinema Pilotalekuan

Zarauzko hitza 2017ko ira. 16a, 17:16

Goiz partean tonbola egin dute Zinema Pilotalekuan, eta eguerdian Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten herritarrek eta haien senitartekoek herri bazkaria egin dute.

Adela elkarteak Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) aldeko jaialdia egin du gaur Zarautzen. Goiz partean tonbola egin dute Zinema Pilotalekuan, eta jendetza bildu da elkartasun hitzorduan. Ondoren, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duten herritarrek eta haien senitartekoek herri bazkaria egin dute, eta arratsaldean mus txapelketa izan da Azken Portuko tabernetan.