Aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Zarauzko Udalak, eta mugikortasun segurua lantzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu herrian. Gaur egin dute lehen saioa; Txirrindulari Txikien Eguna ospatu dute, udalak eta Zarauzko Zikloturista Elkarteak elkarlanean antolatuta. 11:00ak inguruan Lizardi Institutuaren inguruan bildu dira parte-hartzaileak, eta herrian barrena ibilaldia egin dute.