Gaur goizean eman diote hasiera Zarauzko Hiria X. Txirrindularitza Egokituko Kriteriumeko errepideko lasterketari. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak eta Zarauztarra elkarteak antolatu dute lasterketa elkarlanean, eta estatu osotik etorritako punta-puntako 45-50 txirrindularik hartu dute parte proban. Lasterketa Zarautz eta Getaria arteko errepidean jokatzen ari dira txirrindulariak, beraz eguerdira bitartean Zarautz eta Getaria artean N-634 errepidea zirkularioari itxita izango da.
Aurten gainera, iaz zendu zen Zarauztarra elkarteko kide Juan Mari Urdangarin Xuperren oroimenez antolatu du Zarauzko txirrindulari elkarteak lasterketa. Urdangarini omenalditxoa egin diote probaren hasieran, eta bertan izan dira bere emaztea eta gurasoak.