Jon Unanue izan da azkarren Getariako Biatloian

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 18a, 10:45
Sari banaketa ekitaldian (Aiora LarraƱaga Solaberrieta).

Asier Astigarragak gizonezko beteranoen saria jaso zuen.

Larunbat eguerdian jokatu zuten Getariako XVI. Salbatore Biatloia; Malkorbe hondartzan 550 metro igerian egin zuten parte hartzaileek, eta 3.500 metro korrika herrigunean. Gizonezkoen mailan Jon Unanue (17:41), eta emakumeen artean Irati Mendia (19:54) izan ziren txapeldunak. Bestalde, getariarren artean gizonezkoetan Iosu Iribar izan zen azkarrena, 19:31 denbora eginda; eta lehen emakume getariarra Ane Balentziaga (24:42) izan da. Beteranoen mailako sariak ere banatu zituzten, eta maila horretan Asier Astigarraga zarauztarrarentzat (19:25) eta Leire Montesentzat (31:11) izan ziren sariak.

Ikusi hemen Getariako XVI. Salbatore Biatloiko argazki galeria osoa