20. urteurrena ospatuko du Motxianek

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 19a, 10:00
Aurtengo Bertso Txepelketako irudia (Aiora LarraƱaga Aldabaldetreku).

Zarauzko bertso eskolak urteurren festa egingo du datorren larunbatean, irailaren 23an.

Zarauzko Motxian bertso eskolak 20 urte bete ditu aurten, eta urtean zehar zenbait ekitaldi egin baditu ere, larunbatean urteurren festa ospatuko dute kide izandakoak eta kide direnek. Musika plazan elkartuko dira, 11:00etan, eta bertan hamaiketakoa egingo dute, trikitilarien laguntzarekin. Ondoren, bertso-triki-poteoa egingo dute herrian. 14:30ean, bazkaria izango dute Txiki Polit tabernan, eta bazkalostean, Motxianen oroimen-emanaldia eta bat-bateko bertso saioa.