Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaurko

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 20a, 16:42

Erreferendumaren harira, hamalau lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, epaileen aginduz; tartean, Kataluniako Gobernuko kargudunak. Gertakaria salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du gaurko Zarauzko Gure Esku Dagok. 19:30ean izango da, Lege Zaharren enparantzan.