Il Circo Italianok 'Bizitza' ikuskizuna eskainiko du egunotan

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 21a, 10:54
Atondu dute zirkua Itxasmendi auzoan (Aritz Mutiozabal)

Itxasmendin jarri dute zirkua, eta gaurtik hasi eta igandea bitartean hainbat saio eskainiko dituzte: gaur eta bihar (irailak 21 eta 22), 19:00etan; etzi (irailak 23), 17:00etan eta 19:30ean; eta igandean (irailak 24), 12:00etan eta 18:00etan. Bizitza da aurkeztuko duten ikuskizuna, eta, besteak beste, Iker Galartza aktoreak hartzen du parte.