Kuadrilla Eguna antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 22a, 17:56
Iazko Kuadrilla eguna (Aritz Mutiozabal).

Urriaren 21ean ospatuko da aurtengo Kuadrilla Eguna, eta jaiak antolatzeko bilera irekia egingo dute datorren astelehenean (irailaren 25ean), 19:30ean hasita, gaztelekuko bilera gelan. Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako ekintza ezberdinak antolatuko dira egun horretarako, eta proposamenak jaso eta antolakuntzarako partaideak lortzea da bileraren helburua.